XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zure indar guztiez oihu egin.

Azken ahalegina, ados?

- Ongi da, baina ez bada ezer gertatzen, joan egingo gara onartzen du gogoge.

- Orain, hiru esan dezadanean, biok batera oihuka hasiko gara.

Prest? galdetzen du Zazpimintzok.

Bat, bi eta... hiru!

-6.105.621! lau haizeetara durundatzen du zenbakiak 6.105.621!

Irrikatsu gelditzen dira aztarnaren baten zain, baina ez da ezer berririk gertatzen.

Etsiturik eta burumakur, itzultzea erabakitzen dute.

Orduan, atzetik, zurrumurru sor eta ezezagun bat heltzen zaie.

Konturatu orduko beranduegi da.

Uholde bat hurbiltzen zaie ziztuan.

Irentsi egingo ditu!